Txikizioaren biharamuna(sanferminak eta gero...)

Aporte su opinión y comparta con nosotros sus experiencias acerca de las fiestas de este año. Sanfermines, fiestas patronales, carpas, eventos...

Moderador: Diario de Noticias

Responder
Avatar de Usuario
xyz
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 26880
Registrado: Mié Ago 17, 2005 8:39 pm

Txikizioaren biharamuna(sanferminak eta gero...)

Mensaje por xyz » Mar Jul 21, 2009 11:52 pm

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza
2009-07-21

Hilabete beharko dute Iruñeko lorezainek sanferminen ondoren berdeguneak lora daietezen eta ohiko paraje koloretsuak lehengoratzeko. Ureztatu eta landareak sartuko dituzte batik bat.

Txikizioaren biharamuna

Maialen Huarte.

Iruñea

Astebete da Iruñeak sanferminei agur esan ziela. Bederatzi egunez hirian kaosa izan zen, eta belardi eta lorategietan izan dira horren ondorioak. Txikizioa konpontzeko unea iritsi da orain. Gunerik hondatuenak erabat lehengoratuko dituzte datozen egunetan, loreak landatuz eta ureztatuz. Badira, ordea, guztiz suntsitu ez diren eremuak, eta horietan bizirik ateratzea lortu duten landareei ongarria botako diete, kalteak arintzeko. Era berean, landareak zapaltzeagatik geratu diren hutsuneak ordura arte zeuden lore mota berdinekin beteko dituzte.

Kalte handiena sanferminetan ekitaldiak eta bestelako jaialdiak egin diren guneetan izan da, batez ere Alde Zaharretik gertu dauden berdeguneak eta baita eszenatokiak paratu zituzten lekuak ere. Jaiek iraun duten egunetan ureztatze lanak bertan behera utzi dituzte, festa giroa ez etetearren. Horrek, jakina, landare eta belardietan kalteak eragin ditu, jendeak zapaltzeaz gain, ez baitute izan ohiko zaintza. Beraz, lorezainek lan bikoitza dute egun hauetan. Etengabe ari dira lanean, loreak ahalik eta lasterren landatzeko. Lore guztiak jarri ondoren, ureztatzen hasiko dira.

Besteak beste, Yanguas y Miranda kaleak, Antoniutti parkeak, Gazteluko plazak eta Sarasate pasealekuak zaintza berezia jasoko dute. Guztira 4.645 landare berri ikusiko dira egunotan Iruñeko lorategietan. Batez ere, pelargonium, petunia, begonia eta impatiens izango dira. Iruñean, eremu berdeei dagokienez, pertsona bakoitzeko 26 metro koadro daude. Guztira, 479,56 hektarea dira berdegune. Horiek guztiak eraberritzen hasi ziren uztailaren 15ean, Iruñeko Udalaren eskutik.

Eulen enpresak 40 pertsona ditu lanean, eta egunotan beste 12 langile dabiltza landatzen. Abuztua bitartean ariko dira lan horretan, inguru batzuk «oso kaltetuak» daudela aitortu dutelako langileek. Gaineratu dute, sanferminen aurretik eremu berdeak loratzen igarotako denborak ez duela merezi; izan ere, bederatzi egunean txikituta geratzen da egindako lan guztia.

Loreak landatzeaz gain, lorezainek badute bestelako lanik. Ureztatu eta berdegune hondatuenak hareatu beharko dituzte, eremu horiek lehen bezala gera daitezen. Hala, lur horretan izandako txikizioa konpontzeko, lurrak airea har dezan, lehendabizi irauli egingo dute, gero belarra ereiteko. Hasieran ureztatzeak sarriagoak izango dira, baina behin eraberritze lanak amaituta, ohi bezala ureztatzen jarraituko dute, lorategi guztiek betiko itxura berde eta koloretsua har dezaten. Lana luzea izango da; Iruñeko Udalaren arabera, bi astean egitekoa. Hala ere, Eulen enpresako langileen arabera, abuztura bitarte ariko dira lorategietan, egiteko «nahikotxo» dutelako.

Iruñeko sanferminetan, kaleetan jende gutxiago ibili den arren, eta Udalak hesiak jarri baditu ere, lorezainek diote urteroko arazoa gertatu dela, eta kalteak apenas gutxitu diren. Beraz, Udalak oinkatzeak baino ez direla izan esan arren, langileek lana franko dagoela adierazi dute.

Kalteak loreztatzen

Berdegunerik hondatuenetariko bat Gazteluko plaza ingurua izan da. Bertatik hasi dituzte berreskuratze lanak. Iruñeko erdigunean dagoelako izan du inguru horrek galera handiena. Karlos III.ak ere izan ditu kalteak, jaialdiko eszenatokia bertan jartzen dutelako. Bi toki horietan, loreztatze lanak atzeratu zituzten, sanfermin aurretik landatu beharrean, ondoren egitea erabaki zuten. Ziudadela inguruan ere txikizio handia izan da. Alde batetik, bertatik jaurtitzen dituztelako su festako suziriak, eta, bestetik, jende gehienak bertako belardietatik ikusten dituelako eguneroko su festak. Hala ere, aurten jarritako hesiei esker, bertan izandako kalteak gutxitu dira, aurreko urteekin alderatuta.

Behin loreak eta landareak landatuta eta beste hainbat txikizio konponduta -zuhaitz batzuk kalteak izan dituzte adar eta adaxketan-, ureztatzen hasiko dira, ohi bezala egiten duten moduan. Ez dute lan samurra dena lehengoratzen.

La "fuerza" de los navarnazis:Imagen
Imagen

Responder