CAN, Beste aldera begiratu dutenak.

Opine sobre cualquier noticia del día que le haya parecido interesante o polémica. Sociedad, política, economía...

Moderador: Diario de Noticias

Responder
Avatar de Usuario
xyz
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 26943
Registrado: Mié Ago 17, 2005 8:39 pm

CAN, Beste aldera begiratu dutenak.

Mensaje por xyz » Lun Feb 02, 2015 2:55 am

Ekonomia

NAFARROAKO KUTXA IKERKETAPEAN. ARDURADUNAK
Beste aldera begiratu dute
Yolanda Barcina ausartu zen esatera CANen gobernu organoetan «gizarteko pertsona asko» zeudela. Egiazki, ordea, Nafarroako elite ekonomikoa eta politikoa zegoen ordezkatuta eta eurak dira erantzuleak.


Imagen
2010ean Banca Civicari baiezkoa eman zion kontseilu nagusiko ordezkarien argazkia. BERRIA
2015-02-01 / Joxerra Senar

Gutxien-gutxienez azalpen koherente bat zor diote Nafarroako gizarteari. 2000. urtean Iruñeko udal aurrezki eta Nafarroako Kutxaren arteko fusioa gauzatu zenean, Miguel Sanzek adierazi zuen: «Nafarroan azken 50 urteetan izan den prozesu ekonomiko garrantzitsuena itxi da».
Horregatik, hamabi urte geroago, Caixabankek Nafarroako Kutxa irentsi zuenean, aspaldiko gertaera ekonomiko eta politiko garrantzitsuena gauzatu zen, baina arduradunak ez zeuden jada argazkietan irribarretsu ateratzeko edo adierazpen arranditsuak egiteko. Isiltasuna gorde zuten. Beste aldera begiratu zuten. Eta hitz egitera behartuak izan direnean, finantza krisiari eta kanpoko arrazoiei bota diete errua.

1
ENRIQUE GOÑI
Errua beti besteena da
Asko hitz egin da Enrique Goñiri buruz. Aurrezki kutxako lemazain nagusia izanik, haren izendapena erabakigarria izan zen. Lehenik, Nafarroako Kutxako Korporazioan lurreratu zen, 2000. urtean, eta ondoren, aurreko bi zuzendariak gainetik kendu ostean, UPNren kontrolpeko administrazio kontseiluak zuzendaritza eman zion. Fusioaren hasieratik zuten buruan Enrique Goñi. Manuel Lopez Merino Iruñeko udal aurrezki kutxako zuzendariak maiz aitortu du: 1998an, Miguel Sanzek 1998an bazkari batean aipatu zion aurrezki kutxa berria zuzentzeko «Quico Goñi» izendatuko zutela. Goñik apenas zuen esperientziarik finantza arloan. Kataluniako Agrupacion Mutuan lau urte eman zituen, eta Jose Luis Torra Ruiz de Sotillo zuzendariarekin batera egindako kudeaketak hondamendiaren ertzean utzi zuen mutua erraldoia.

Esperientzia hura ez zuen ikasbide izan, eta Nafarroako Kutxan akats berberak egin zituen berriro. Beste ezeren gainetik, hazkundea izan zue iparrorratza, administrazio kontseiluan esertzen ziren Nafarroako elite politikoen eta ekonomikoen onespen eta bedeinkapenarekin. Dena zen handia Goñirekin: Bulegoen zabaltzea, CANen barne egitura, soldatak, inbertsioak. Langileen artean, kritikarik ez zuen onartzen, eta gogotik saritzen zuen leialtasuna.

Nafarroako Kutxa hainbeste handiarazi zuen, azkenean ezdeus bihurtu baitu. Goñik, ordea, etekin oparoa atera dio aurrezki kutxaren galbideari. Soldata milioidunak izan ditu, eta Caixabanken Criteria holdingeko buruzagi amaitu du. Hasieran aipatzen zen Caixak gainetik kenduko zuela, baina eserleku on bat egokitu diote. Isiltasuna gordetzearen truke? Goñik ez du autokritikarik egiten, eta, haren ustez, gertatutako guztia kanpoko faktoreen ondorioz izan da.

2
MIGUEL SANZ
Arduradun nagusia
Miguel Sanzek 2011n gobernua utzi zuenean usteko zuen ondare ezin hobea utzi zuela. Erabat oker zegoen. Bere agintaldi luzeak hipoteka handiak ekarri ditu finantza publikoetara, eta, Nafarroako Kutxari dagokionez, epilogoa ezaguna da. Miguel Sanz izan zen CANeko presidente 1996tik 2010era, eta gertatutako guztiaren azken erantzulea da. Hark baimendu zuen CANeko gobernu organoak Nafarroako eliteen elkargune bihurtzea, hark ahalbidetu zuen Goñiren izendapena, eta hark babestu zuen kudeaketa handinahia. Hark erantzun beharko lieke orain bere erantzukizun politikoei.

Aurrezki kutxarekin gertatutakoaren harira bere aurkako jazarpen politikoa salatu badu ere, pertsonalki ez doakio batere gaizki Sanzi. Javier Taberna Merkataritza Ganberako lagun minari lekukoa hartu dio Audenasa sozietateko presidente gisa, eta orain Caixabankena den Bodegas Sarria upeltegiko administrazio kontseiluan dago.

3
YOLANDA BARCINA
Dirua irabazteko eskua ireki, ardurak hartzeko eskuak garbitu
Iruñeko alkate izendatu eta gutxira, blaust, Nafarroako Kutxako kontrol batzordearen buru izatea egokitu zitzaion. Organo hori sortu berri zen, eta haren zeregina zen administrazio kontseiluaren eta zuzendaritzaren erabakiak gertutik zaintzea. Teorian, kontrol batzordearen eta administrazio kontseiluaren artean autonomia egon behar zuen, baina egiazki ez zegoen. Batetik, Barcinak berak ez zuelako finantza ezagutzarik kutxa baten jarduera fiskalizatzeko edo politikaren lehen lerroan jarri zuen Miguel Sanzen erabakiak auzitan jartzeko. Hori guztia ez zitzaion inporta Barcinari: 2000tik 2010era kontrol batzordearen buruzagi izan zen, oso dieta oparoak kobratu zituen, eta inoiz ez zuen duda bakar bat planteatu.

Krisia hasi zenean ere, ez zitzaizkion alarmak piztu. CANek 2009an bere bulegoak saldu eta horrekin negozioa egitea eskaini zien oso bezero dirudunei. Tartean Barcinari. Kontseilari izanda, informazio pribilegiodunaz baliatzea aurpegiratu zitzaionean Barcinak erantzun zuen «ehunka eta ehunka» pertsonari egin ziotela eskaintza bera. CAN utzita ere, Erakunde Sortzaileen Batzordean egon zen, eta han ere diru onak kobratu zituen.

Nafarroako erakunde publikoek CANen gaineko kontrola galdu eta kazetari zein oposizioa galdezka hasi zitzaizkionean hasi ziren bere erreparoak. Orduan gertatutakoaren erantzukizuna gizartearen gain utzi nahi izan zuen: «Erabaki guztietan gizarteko pertsona asko zeuden». Lotsarik gabe, horrela zuritu nahi izan zuen bere burua.

4
JOSE ANTONIO ASIAIN
Goñiren gainetik, pisu handiko buruzagia
Jose Antonio Asian, apika, ez da oso ezaguna, baina pisu handiko pertsona izan zen CANen. Urralbururen gobernuko presidenteorde izan zen, eta 1990ean rol erabakigarria jokatu zuen Nafarroako Kutxaren izaera juridiko berezia betiko blindatzeko. Horregatik, 2004n, administrazio kontseilutik politikari batzuk atera eta osaera berritu zenean, haren izena agertu zen. Alderdi sozialistari lotutako pertsona izaki, funtsezko rola jokatu du Nafarroako Kutxan. Dieten eta soldaten kopuruak zehazten zituen Ordainketen batzordeko kide izan zen, eta 2010etik aurrera CANeko presidente izan da.

Hark onartu du Asiain, Jimenez & Arredondo abokatu firmak CANentzat egin duela lan. Justifikatu zuen jada ez zuela han lan egiten, baina bai bere semeak. ACRko kontseilari izan da, eta eraikuntza enpresa horrek aurrezki kutxarentzat lan egin du, eta negozio partekatuak izan ditu. Cervera auzia hark egindako salaketa batetik abiatu zen.

5
RICARDO MARTI FLUXA
Interes gatazken protagonista
80ko hamarkadan Espainiako mundu diplomatikoan ibilia, 1992tik 1996ra bitartean Espainiako Errege Etxeko protokolo buru izan zen, eta Jose Maria Aznarren lehen agintaldian segurtasun arloko estatu idazkari. Mayor Orejaren ministerioa utzi eta Marco Polo Investments izeneko funts bateko presidente izan zen; hain justu ere, Enrique Goñik CANekin egin zuen lehen negozioa. Goñik berak aitortu zuen bi milioi euroko galerak eragin zituela.

2004an sartu zen CANeko administrazio kontseiluan, Miguel Sanzen ekinbidez eta «prestigiozko aditu» gisa. Hari lotutako enpresetan inbertitu du CANek: bata Ikusi, eta bestea Oesia Networks, CANi galera gehien eragin dion inbertsioa. Estatuaren interesen ordezkari Marti Fluxa Diario de Navarra egunkaria argitaratzen duen enpresaren kontseilari da 2007tik. Nafarroako Kutxari buruz, ez du ahorik ireki publikoki. Egun higiezin enpresen ordezkari gorena da Espainian.

6
ALBERTO ALONSO UREBA
Nafarroako Kutxaren arkitekto juridikoa
Alberto Alonso Ureba ez da edonor. Haren ekinez, eraldatu dira Nafarroako Kutxaren gobernu organoen egitura eta osaera. Estatutu aldaketen egile izan da. Urte luzez Nafarroako Kutxaren lege arloko aholku-emaile izan da, hitzaldi sorta eman du CANen izenean, Banca Civicaren prozesua zuzendu zuen, Espainiako aurrezki kutxen arteko fusio hotzen prozesuetan zeresan handia izan du, Bankiaren burtsaratzean parte hartu zuen, Galiziako kutxen kalte-ordain eskandalagarriak prestatu zituen...

Francisco Jose Bauzarekin abokatu bulego bat du Madrilen, eta biak nahasita egon ziren 2001ean Gescartera auzian, kudeatzaileari dirua zerga paradisuetara desbideratzen ustez laguntzeagatik. Horrek ez zuen eragotzi Nafarroako Kutxarekin lotura. Urebak arlo juridikoan funtzio erabakigarria izan du, baina Bauza ezkutuago egon da. HSBC eta Lloyds bankuen ordezkari nagusi izan da Espainian, eta Nafarroako Kutxari lotutako enpresetan kontseilari izan da: Amma Gerogestion (Inversiones Alaris holdingean sartu zen), Congelados de Navarra eta Docout. Azkoyen enpresako idazkari ere izan zen 2004tik 2014ra.

7
JOSE ANTONIO SARRIA
CEN patronalak pisu handia izan zuen erabakietan
Nafarroako Kutxaren gobernu organoak elite ekonomikoen eta politikoen elkargune ziren, eta han pisu handia izan zuen CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkarteak. 2004tik 2009ra Jose Manuel Aiesa CENeko burua izan zen CANeko kontseilaria, eta, hark kargua uztean, Sarriak hartu zuen bere tokia.

Ohiko dietez gain, Sarriaren enpresek eta senideek CANen kredituak jaso dituzte. Semea, Ignacio Sarria Quiroga, Arcano Capitalen zuzendari da, eta sozietate horretan 5 milioi euro inbertitu zituen CANek. Sozietate horretako aholku-emaile zen Marti Fluxa eta Oesiaren erosketan funtzio garrantzitsua jokatu zuen

Sarria ez da eskandalizatu CANen galeragatik; bai, ordea, gizartean sortu den iskanbilagatik. «Nafarroan ustelkeria kasuak ateratzeko gehiegizko interesa dago», zioen azaroan. «Bilera batera joateagatik ez dakit 400 edo 700 euro gordin ziren. Denbora eskatzen zuen, eta urtean hiruzpalau zeuden. Hori ustelkeria al da?», zioen elkarrizketa batean. Sarriak gezurra dio, kontseilari zeneko garaian bilerako askoz dirusari handiagoak jaso zituelako. Dietak legezkoak zirela azpimarratu du, baina aktetan ez dago galdera bakar bat erregistratuta, eta gerora ere ez du kezka berezirik azaldu.

8
LUIS COLINA
'Diario de Navarra'-ren ordezkaria
Nafarroan deus gutxi mugitzen da lurraldeko egunkari nagusiaren ezagutzarik gabe, eta, are gutxiago, Nafarroako finantza erakunde nagusian. Han eserlekua zuen Luis Colina egunkaria editatzen duen La Informacion enpresako zuzendari nagusiak. Kontrol batzordeko kontseilari izan zen 2004tik Caixabankek irentsi arte, eta, era berean, Vialogos Servicios de Comunicacion enpresan ere jardun zuen. Egunkariaren interesen zaindari zen.

2009an La Informacion Vocentoko milioi bat akzio erosteko operazioan sartu zen, eta erosketa finantzatzeko 16 milioi euroko mailegua eman zion CANek. Helburua zen Vocentoko administrazio kontseiluan sartzea, baina akzioen kotizazioak behera egin zuen nabarmen, eta galera handiak eragin La Informacioni.

9
JUAN ODERIZ
Kaleratze oparoa jaso du eta isiltasuna gorde du
Juan Oderiz Nafarroako Kutxaren Korporazioaren buruzagi gorena izan zen; horrenbestez, Enrique Goñiren eskuin eskua zen. Hari bezala, Oderizi soldata blindatua egin zion CANek, eta, hark bezala, soldata milioiduna jasotzen zuen. Zenbaiten esanetan, Oderizek gaizki amaitu du Goñirekin, baina ez du agerian hitz erdirik esan Nafarroako Kutxaz. Beharrik ere ez du. Goñiri Caixabankek tokia topatu zion bezala, Oderiz etxera itzuli zen. Poltsikoak ondo berotuta hori bai. 2012an, 1,2 milioi euroko erretiroa eman zioten.

10
JAVIER ITURBE
Roberto Jimenezen aita ponteko politikoaren urrezko erretiroa
Javier Iturbe gaztetan buruzagi iraultzaile izan zen ORTn, baina azken urte politikoak Nafarroako Kutxako kontrol batzordeko eserlekuan egin ditu. Roberto Jimenez UGTko sindikalista ezezaguna Iruñeko udalera eraman zuen 1999an. Beste askok bezala, dietak bapo kobratu zituen. Asianekin batera, PSNri lotutako kontseilari izan da, eta horrek aditzera ematen du zergatik PSNk hainbeste erreparo izan dituen CAN ikertzeko.
Última edición por xyz el Lun Feb 02, 2015 11:42 pm, editado 1 vez en total.
La "fuerza" de los navarnazis:Imagen
Imagen

Avatar de Usuario
robindemuskaria
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 2090
Registrado: Sab Jul 28, 2007 4:13 pm
Ubicación: República Independiente y Federal de Griseras.

Re: CAN, Beste aldedra begiratu dutenak.

Mensaje por robindemuskaria » Lun Feb 02, 2015 6:50 pm

Amaieran, norbaitek badaki noiz hasiko den parlametuen ikerketan?. Uste dut zenbat eta hauteskundeak gertuago izan orduan eta hobeki.
...que tengo una idea dentro/ voy pasando de naciones/ andaluz de nacimiento / y en tu patria me cago / cuando
veo presumiendo / a esos caciques a caballo por las ferias de mi pueblo.

Responder