'Whatsappina'

Opine sobre cualquier noticia del día que le haya parecido interesante o polémica. Sociedad, política, economía...

Moderador: Diario de Noticias

Responder
Avatar de Usuario
xyz
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 26936
Registrado: Mié Ago 17, 2005 8:39 pm

'Whatsappina'

Mensaje por xyz » Jue Sep 20, 2012 12:19 am

Berria.info » Papereko Edizioa » Iritzia
2012-09-19

Larrepetit

'Whatsappina'
Julio Soto


Pertsona normalak direla irudituko zaizu lehen begiratuan. Normalak baino gehiago, arruntak. Asko motxilatxoa bizkarrean ikusiko dituzu, begiak baino betazal handiagoekin. Burua makur. Karpeta besapean beste asko, aurrekoak baino pittin bat zaharragoak. Gero eta gehiago, lepotik zintzilik zintzarria daramatenak, edo soineko eder bat. Kontsumitu egiten dute.

Bi urte izango dira droga hau gure kaleetan dabilela. Hasiera hartan, gutxi batzuk ziren hartzera ausartzen zirenak. Gaur, esango nuke gutxi batzuk garela ez hartzera ausartzen garenak. Ardi zuriak, ardi beltz. Edonon topatuko duzu salduko dizun norbait. Diote merkea dela, ez kontsumitzea baino merkeagoa. Agian hemen, neurrigabetasunaren arrazoia. Gehienek patrikan edo poltsatxoan ezkutatzen dute. Gutxi batzuek, galtzerdi baten barruan. Ez dezan hautsik har. Paradoxikoa.

Izan zen ezkutuagoan egiten zuten garai bat. Kontsumitzeak lotsa ematen zien aldi bat. Gaur, gizarte osoaren onarpena dute. Hogeita hamaika eskutik. Edozeren eta edozeinen aurrean egiten dute. Lotsa sentitzetik, sentiaraztera. Baldin itzuliko balitz iragan denbora arrotza.

Otordu garaiak izaten dira kritikoenak. Eseriko dira, eta mahai gainean utziko dute droga. Urduri daude. Ez dute masailezurrik mugitzen, bai begiak. Hizketan hasiko zatzaizkio, eta begiak konpartituko ditu. Droga eta zu, zu eta droga. Begiratuko zaitu, eta hitz egingo du. Begiratuko du, eta isilduko da. Diote begietara begira ezagutzen dela pertsona. Asmatu beharko dugu beste moduren bat.

Ez dute konprenitzen nola egiten diozun uko. Nola bizi zaitezkeen bera gabe. Probatzera tentatzen zaituzte. «Anima hadi, motel!». Harremanak asko errazten omen ditu. Lagunekin, gehiago eta zuzenago egoteko aukera eskaintzen omen dizu. Whatsappina esaten diote. Niri, aldiz, beti iruditu izan zaizkit drogak antisozialak.
La "fuerza" de los navarnazis:Imagen
Imagen

Avatar de Usuario
laletxe
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 4515
Registrado: Lun Feb 20, 2006 1:14 am
Ubicación: poray

Re: 'Whatsappina'

Mensaje por laletxe » Jue Sep 20, 2012 12:49 am

Alkola ezik?
pues eso

Itzala
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 4739
Registrado: Jue Abr 02, 2009 10:38 am

Re: 'Whatsappina'

Mensaje por Itzala » Jue Sep 20, 2012 9:28 am

"Hombre blanco cabalgar en caballo de hierro."

"La gente no es tan tonta de estar mirando una caja de madera durante horas."

...
Beti zurekin Erreala!

Goazen TXAPELDUN !!!

Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
Mensajes: 1200
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Re: 'Whatsappina'

Mensaje por Doneztebe gorria » Vie Sep 21, 2012 10:06 pm

Niri aunitz gustatu zait ba artikulua, ez du modernitatea kritikatzen, modernitatearen aitzakian gertatu eta ematen diren adikzioak baizik.. Eta nik ikusi ditut whatsapa eta mugikorraren izenean artikuluan agertzen diren situazio edo gertaera franko..

Itzala
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 4739
Registrado: Jue Abr 02, 2009 10:38 am

Re: 'Whatsappina'

Mensaje por Itzala » Dom Sep 23, 2012 10:32 am

DG, hala izango litzateke, nire ustez, artikuluaren egileak mugikorra balu eta hura era egokian erabiliko balu.

Baina artikuluan mugikorra ez izateaz eta bizi modu normala egiteaz hitz egiten du. Era batera edo bestera mugikorra izatea aurrerapausu bat ez balitz bezala. Eta bistan da, niretzat behintzat aurrerapausua izan dela.

Gero beste asunto bat izango litzateke bakoitzak ze erabilera ematen dion mugikorrari eta hortan bistan denez arrazoia izan dezake, deskribatzen dituen gertakizunak uneoro ikus bait ditzakegu.

Baino gorago diodanez, nire ustez, diskurtso "antimodernista" antzeko baten kutsua du ...
Beti zurekin Erreala!

Goazen TXAPELDUN !!!

Avatar de Usuario
xyz
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 26936
Registrado: Mié Ago 17, 2005 8:39 pm

Re: 'Whatsappina'

Mensaje por xyz » Sab Sep 29, 2012 11:41 pm

Doneztebe gorria escribió:Niri aunitz gustatu zait ba artikulua, ez du modernitatea kritikatzen, modernitatearen aitzakian gertatu eta ematen diren adikzioak baizik.. Eta nik ikusi ditut whatsapa eta mugikorraren izenean artikuluan agertzen diren situazio edo gertaera franko..
Nere ustez irakurketa zuzena egin duzu.
Hopna hemen beste artikuloa, beste adibidekin, eta ekimen interesgarri baten berri ematen duena:
Berria.info » Papereko Edizioa » Iritzia
2012-09-29

Larrepetit

Mark eta Alejandra, deskontua
Gari Udabe

Kalean oinez doa emakume hura. Parez pare beregana zein datorren ikusteko adina atentziorik ez da jartzen ari. Eta hiruzpalau eskapaden ondoren, bosgarrenean danba jo du beste emakume bat. Oraingoan ez du inork minik hartu. Telefonoan SMS mezu bat idazten ari zen oinez zihoan bitartean.
Komertzial lanak egiten ditu gizonezko horrek. Autoarekin ibili ohi da hirian barrena. Bi segundoz (hori iruditu zaio berari) begiak errepidetik kendu ditu eskuko telefonoari begiratzeko. Gaztetxo kuadrilla bat eskola parean errepidea gurutzatzen hasteko nahikoa denbora. Sustoa, handia. Denentzat.

Bikotea kafetegian. Kafe hutsa izotzarekin eta kaputxinoa eskatu dute. Elkarrekin eseri dira. Egun osoa ikusi gabe egon ostean ez daukate zer esan handirik. Blackberry eta iPhone-an mezu berririk jaso ote duten, ordea, duela bi minutuz geroztik ez dute begiratu. Eta horretara jarri dira.

Igogailura bi bizilagun sartu dira. Norbera bere Facebook-ari begira jarri da. Ez dago egun onik, ezta adiorik ere.

Egunero hiri handiko bizimoduan bizi litezkeen morrontza egoerak dira denak. Mark eta Alejandrak etxean ikusi zuten hori: beren seme-alabekin otorduan mahaian zeuden batean, norbera bere gailuarekin jolasean ari zela eta inork ez zuela ezer esaten konturatu ziren egunera arte. Hura izan zen azkeneko aldia. Eta denboraldi bat bada, komunikazioa bultzatze aldera, edo ez oztopatze aldera, Los Angelesko beren jatetxean sakelakoa harreran uzten dutenei %5eko deskontua eskaintzen hasi zirela. Bezeroen erdiak dauzkate interferentziarik gabeko elkarrizketa-otorduak.

Sekula baino komunikatuago egoteko aukera dugun honetan, nahi izatera, inoiz baino inkomunikazio handiago sor dezakegu gure inguruan. Teknologiak gu mendean ez hartzean dago sekretua. Neurria hartzea norberaren esku dago.
La "fuerza" de los navarnazis:Imagen
Imagen

Responder