Bide guztiak (you tube)

La crítica, el arte, la literatura, el cine, la música, la TV, la fotografía, la comunicación... Aporte su visión acerca de cualquier evento cultural.

Moderador: Diario de Noticias

Responder
Avatar de Usuario
xyz
7 de julio
7 de julio
Mensajes: 26726
Registrado: Mié Ago 17, 2005 8:39 pm

Bide guztiak (you tube)

Mensaje por xyz » Jue Feb 25, 2016 5:27 pm

JIRA
Bide guztiek

2016-02-19 / Angel Erro

Youtube bideo plataformak gauza handiak erakutsi dizkit. Youtubek eta ausazkotasunak. Bideoak ikusteko bada ere, maiz musika entzuteko baliatzen dut Youtube, lanen bat egiten edo geroratzen ari naizen bitartean. Jendeak denetarik igotzen du. Neure burua borgesiar paratzeko gehiegi gosaldu ez banu, esanen nuke Youtube Aleph berria dela, edo horrelako zerbait. Orain, gainera, ez dago, kanta amaitzen denean, zertan pantailaz aldatu eta beste bat bilatu, plataformak «erreprodukzio automatikoa» abian jarri duelako, hots, bideo bat amaitu ahala beste bat hasten da, aurrekoarekin lotua, barneko algoritmo batek edo hautatua.

Burua beste nonbait eduki arren, zerbaitek atera nau nire barnetik. Sistemak, bideoz bideo, aukeratu didan musikak ez du zerikusirik nire hasierako aukerarekin. Josquin Desprezen Stabat Mater aditzen ari nintzen eta oraintxe Beethovenen Bederatzigarrenak durunda egiten du bozgorailuetatik. Kentzekotan egon naiz, baina jakin-mina piztu zait noraino irits naitekeen: Mozart, ikasteko egokia izan daitekeen musika lasaia, jaioberrientzako sehaska kantak, katuen bideoak? Deia egiten dizuet bidea azken bururaino jarrai dezazuela zuek ere, ea denon artean topatzen dugun nora eraman nahi gaituzten.
La "fuerza" de los navarnazis:Imagen
Imagen

Responder

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado